Blog honetan Euskal Pilotan,
zehazki eskuz banaka trinketean nola jokatu deskribatuko dugu; honen egiturak,
ezaugarriak eta jokatzeko erak adieraziz.
Jokamolde hau trinkete deituriko frontoi berezi batean jokatzen da eta joko ez-zuzena da.
Jokamolde hau trinkete deituriko frontoi berezi batean jokatzen da eta joko ez-zuzena da.
Trinketea
Alde batetik, trinketean bi eremu bereiz
ditzakegu: batetik, kantxa (30x8,5m) eta bestetik, ikusleentzako eremua.
Kantxa: zorua, frontisa (pilotariaren aurren dagoen horma), alboetako hormak (ezkerrekoa eta eskumakoa) eta pilotariaren atzean dagoen horma (errebotea):
Kantxa: zorua, frontisa (pilotariaren aurren dagoen horma), alboetako hormak (ezkerrekoa eta eskumakoa) eta pilotariaren atzean dagoen horma (errebotea):
- Zoruan faltako marrak eta falta erdiko marrak daude marraztuta.
- Frontisean bi txapa daude, biak horizontalak. Beheko txapa, zorutik 0,8 metrora dago. Goiko txapa, berriz, zorutik 8,5 metrotara dago, frontisaren altuera mugatzen duelarik.
- Ezkerreko hormaren eta errebotearen beheko aldean galeria bat dago, maldan dagoen teilatutxo batek estaltzen duena. Hori da, hain zuzen, trinketea beste frontoiekiko ezberdintzen duen ezaugarrietariko bat. Galeriaren horma bertikalean (kantxara begira dagoena), sokaz egindako sarea jartzen da. Halaber, alboetako hormetan eta errebotean zehar, goiko aldean eta zorutik 5,5 metrotara goiko muga zehazten duen txapa dago. Txapa guztiek 15zm zabal izan behar dute gutxienez eta pilotak jotzen duenean soinu argia ateratzen duen materialez egindako izan behar da.
Gasteizeko Trinketea |
Beste alde batetik, aipatzekoa dugu, trinketeak badituela beste elementu nagusi bi: batetik, xiloa (frontisaren eskuinaldean beheko txapa baino 40zm gorago dagoen zulotxoa), eta bestetik, frailea (eskuineko hormaren eta frontisaren angelua estaltzen duen alaka da). Bi elementu hauek pilotaren norabidea aldarazten dute.
Pilotari erreferentzia eginez, aipatu beharrekoa da tamaina, kolore eta material desberdinez egindako pilotak daudela. Jokamolde honetako pilotek kiskia (bolatxo bat) daukate. Kiskia kotoizko edo artilezko geruza batez inguratzen da, eta hori guztia “zortzi” itxura daukaten larruzko bi zati josiz estaltzen da.
Koloreari dagokionez, desberdinak izan daitezke, pilota hobeto ikusteko asmoz pilotaren eta hormaren arteko kontrastea bilatu behar da.
Trinketean, erreminta, jokalariaren eskua izango da eta pilota eta jokalariaren arteko erlazioa ondokoa da: jokalariak pilota jo egingo du, hau da, ez du ez irristatuko, jaso/jaurtiko ezta irristatuz bidali edo atxikituko.
Hasieran aipatu dugun bezala, zoruan faltako marrak daude irudikaturik. Hauek, sakearen nondik norakoa mugatzen dute. Sakeko marra, frontisetik 8,5 metrotara dago eta 17,5 metrotara dagoen bigarren marra hau gainditu behar du jokaldiak aurrera jarrai dezan.
Zehar jokoko diziplina honetan arau berezi batzuk aurki ditzakegu, hala nola:
Trinkete diziplinari dagozkion arauak:
- Pilotak lehen aipatu ditugun bi txapen artean jo behar du frontisean, bestela falta izango da.
- Kantxan punpa egin gabe joko-eremutik kanpora doazen pilotak falta izango dira.
- Sakean falta erdia egin daiteke ondorengo kasuetan:
* Frontisetik bueltan,
pilotak luzetarako marran edo marraren ezkerraldean egiten badu punpa.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren ezkerreko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren taula edo sakearen koadroa jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren eskuineko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren ezkerreko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren taula edo sakearen koadroa jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren eskuineko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
- Pilotak taulan punpa egin arren, ez da punpatzat hartuko.
- Jokamolde honetako partidetan epailea kantxa barruan dago, jokaldiak hobeti ikusteko. honek, jokoan zehar jokalariren bati traba egiten badio edo pilota ukitzen badu, berriz erabaki daiteke.
- Lurzoruan punpa egin ondoren sarea jotzen duten pilotak eta sakerako distantzia errespetatuz, pilota punpa egin gabe sarera jaurtitzen bada tanto zuzena izango da jaurti duen taldearentzat.
- Sarearen koadroa edo markoaren ertza goitik
behera edo behetik edo jotzen duten pilotak saretzat hartzen dira, hortaz
tantotzat.
Nola jokatu?
Partidari hasiera emateko jokalarien aurkezpena egiten da euskal pilotako jokamolde guztietan bezala eta gero sakerako zozketa egiten da. Epaile nagusiak txapa bat edo txanpon bat gorantz jaurtiko du hasierako sakea zeinek egin behar duen erabakitzeko eta txanponaren koloreak (gorria edo urdina) esango du zein taldek atera behar duen. Hau da, ifrentzua urdinak izango dira eta, aurkariak, aldiz, gorriak.
Markagailuaren inguruan hitz egiteko orduan, beste jokamolde gehienak bezalaxe, mugatua dela aipatu behar dugu. Jokamolde honetan, azkeneko tanteoa 40ra izango da.
Aurretik aipatu dugun bezala, tantoa egiteko bide zuzen bat, sakean pilota sarera jaurtitzea da, horregatik, errestatzailea normalean sare alboan kokatzen da.
Kolpeak
- Eskuineko zein ezker eskua punpa egin ostean (bote-bolea)
- Eskuineko zein ezker eskua airez goitik ( gantxoa, bolea)
- Eskuineko zein ezker eskua airez behetik (sotamano)
- Sakea
- Horma-bikoa
- Horma-bikoa efektuarekin
- Teilatura
- Ebakiak:
* Eskumako
ebakia kantxaren eskumatara
* Eskuma
ebakia txokora
* Ezkerreko
ebakia kantxaren eskumatara
* Ezkerreko
ebakia txokora
- Dejadak:
* Eskubiko
dejada frontisaren eskumatara
* Eskubiko
dejada txokora
* Ezkerreko
dejada frontisaren eskumatara
* Ezkerreko
dejada txokora
- Ezkerreko aldetik, errebotetik, gurutzatua
- Eskumako aldetik, errebotetik, pilota gurutzatua
- Pilotakada
- Ustekabeko asmaketa
- Izkina (frailera jaurtitzea)
- Efektuarekin kolpatu
- Beste jokaldi batzuk