Blog honetan Euskal Pilotan,
zehazki eskuz banaka trinketean nola jokatu deskribatuko dugu; honen egiturak,
ezaugarriak eta jokatzeko erak adieraziz.
Jokamolde hau trinkete deituriko frontoi berezi batean jokatzen da eta joko ez-zuzena da.
Jokamolde hau trinkete deituriko frontoi berezi batean jokatzen da eta joko ez-zuzena da.
Trinketea
Alde batetik, trinketean bi eremu bereiz
ditzakegu: batetik, kantxa (30x8,5m) eta bestetik, ikusleentzako eremua.
Kantxa: zorua, frontisa (pilotariaren aurren dagoen horma), alboetako hormak (ezkerrekoa eta eskumakoa) eta pilotariaren atzean dagoen horma (errebotea):
Kantxa: zorua, frontisa (pilotariaren aurren dagoen horma), alboetako hormak (ezkerrekoa eta eskumakoa) eta pilotariaren atzean dagoen horma (errebotea):
- Zoruan faltako marrak eta falta erdiko marrak daude marraztuta.
- Frontisean bi txapa daude, biak horizontalak. Beheko txapa, zorutik 0,8 metrora dago. Goiko txapa, berriz, zorutik 8,5 metrotara dago, frontisaren altuera mugatzen duelarik.
- Ezkerreko hormaren eta errebotearen beheko aldean galeria bat dago, maldan dagoen teilatutxo batek estaltzen duena. Hori da, hain zuzen, trinketea beste frontoiekiko ezberdintzen duen ezaugarrietariko bat. Galeriaren horma bertikalean (kantxara begira dagoena), sokaz egindako sarea jartzen da. Halaber, alboetako hormetan eta errebotean zehar, goiko aldean eta zorutik 5,5 metrotara goiko muga zehazten duen txapa dago. Txapa guztiek 15zm zabal izan behar dute gutxienez eta pilotak jotzen duenean soinu argia ateratzen duen materialez egindako izan behar da.
Gasteizeko Trinketea |
Beste alde batetik, aipatzekoa dugu, trinketeak badituela beste elementu nagusi bi: batetik, xiloa (frontisaren eskuinaldean beheko txapa baino 40zm gorago dagoen zulotxoa), eta bestetik, frailea (eskuineko hormaren eta frontisaren angelua estaltzen duen alaka da). Bi elementu hauek pilotaren norabidea aldarazten dute.
Pilotari erreferentzia eginez, aipatu beharrekoa da tamaina, kolore eta material desberdinez egindako pilotak daudela. Jokamolde honetako pilotek kiskia (bolatxo bat) daukate. Kiskia kotoizko edo artilezko geruza batez inguratzen da, eta hori guztia “zortzi” itxura daukaten larruzko bi zati josiz estaltzen da.
Koloreari dagokionez, desberdinak izan daitezke, pilota hobeto ikusteko asmoz pilotaren eta hormaren arteko kontrastea bilatu behar da.
Trinketean, erreminta, jokalariaren eskua izango da eta pilota eta jokalariaren arteko erlazioa ondokoa da: jokalariak pilota jo egingo du, hau da, ez du ez irristatuko, jaso/jaurtiko ezta irristatuz bidali edo atxikituko.
Hasieran aipatu dugun bezala, zoruan faltako marrak daude irudikaturik. Hauek, sakearen nondik norakoa mugatzen dute. Sakeko marra, frontisetik 8,5 metrotara dago eta 17,5 metrotara dagoen bigarren marra hau gainditu behar du jokaldiak aurrera jarrai dezan.
Zehar jokoko diziplina honetan arau berezi batzuk aurki ditzakegu, hala nola:
Trinkete diziplinari dagozkion arauak:
- Pilotak lehen aipatu ditugun bi txapen artean jo behar du frontisean, bestela falta izango da.
- Kantxan punpa egin gabe joko-eremutik kanpora doazen pilotak falta izango dira.
- Sakean falta erdia egin daiteke ondorengo kasuetan:
* Frontisetik bueltan,
pilotak luzetarako marran edo marraren ezkerraldean egiten badu punpa.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren ezkerreko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren taula edo sakearen koadroa jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren eskuineko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren ezkerreko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren taula edo sakearen koadroa jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
* Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren eskuineko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
- Pilotak taulan punpa egin arren, ez da punpatzat hartuko.
- Jokamolde honetako partidetan epailea kantxa barruan dago, jokaldiak hobeti ikusteko. honek, jokoan zehar jokalariren bati traba egiten badio edo pilota ukitzen badu, berriz erabaki daiteke.
- Lurzoruan punpa egin ondoren sarea jotzen duten pilotak eta sakerako distantzia errespetatuz, pilota punpa egin gabe sarera jaurtitzen bada tanto zuzena izango da jaurti duen taldearentzat.
- Sarearen koadroa edo markoaren ertza goitik
behera edo behetik edo jotzen duten pilotak saretzat hartzen dira, hortaz
tantotzat.
Nola jokatu?
Partidari hasiera emateko jokalarien aurkezpena egiten da euskal pilotako jokamolde guztietan bezala eta gero sakerako zozketa egiten da. Epaile nagusiak txapa bat edo txanpon bat gorantz jaurtiko du hasierako sakea zeinek egin behar duen erabakitzeko eta txanponaren koloreak (gorria edo urdina) esango du zein taldek atera behar duen. Hau da, ifrentzua urdinak izango dira eta, aurkariak, aldiz, gorriak.
Markagailuaren inguruan hitz egiteko orduan, beste jokamolde gehienak bezalaxe, mugatua dela aipatu behar dugu. Jokamolde honetan, azkeneko tanteoa 40ra izango da.
Aurretik aipatu dugun bezala, tantoa egiteko bide zuzen bat, sakean pilota sarera jaurtitzea da, horregatik, errestatzailea normalean sare alboan kokatzen da.
Kolpeak
- Eskuineko zein ezker eskua punpa egin ostean (bote-bolea)
- Eskuineko zein ezker eskua airez goitik ( gantxoa, bolea)
- Eskuineko zein ezker eskua airez behetik (sotamano)
- Sakea
- Horma-bikoa
- Horma-bikoa efektuarekin
- Teilatura
- Ebakiak:
* Eskumako
ebakia kantxaren eskumatara
* Eskuma
ebakia txokora
* Ezkerreko
ebakia kantxaren eskumatara
* Ezkerreko
ebakia txokora
- Dejadak:
* Eskubiko
dejada frontisaren eskumatara
* Eskubiko
dejada txokora
* Ezkerreko
dejada frontisaren eskumatara
* Ezkerreko
dejada txokora
- Ezkerreko aldetik, errebotetik, gurutzatua
- Eskumako aldetik, errebotetik, pilota gurutzatua
- Pilotakada
- Ustekabeko asmaketa
- Izkina (frailera jaurtitzea)
- Efektuarekin kolpatu
- Beste jokaldi batzuk
Jokamolde hau aukeratu dut iruzkina egiteko, izan ere, gehiengo batek eskuzko buruz buruko jokamoldeak ikustera ohituta gaudelako baina ez trinketean baina honek nire ustez bizitasun gehiago ematen dion 1-1 kontrako egoerari trinketearen ezaugarriak direla eta. Datuak jasotzeko iturrietaz, esan dezakegu nahiko lan egin dutela, Miguel Gonzalez pilotariarekin batu dira eta berarekin jokaldirik ezagunenak eta erabilienak ezagutu dute. Pilotariarekin elkarrizketa bat burutu dute, pilotarien egoera ezagutuz eta trinketea eskuz buruz-buruaren mundua hobeto ezagutzeko. Blog-ean ez du argi usten ea libururen bat erabili duten informazioa eskatzeko, eta hori ondo egongo litzateke lortutako informazio gainontzeko guztiarekin batera. Testua ondo ulertzen da, orden bat du eta zati desberdientan banatu dute informazioa, trinketearen ezaugarri desberdinak azpimarratuz. Azken honek oso lagungarria da informazioa errazago ulertzeko. IKT tresnen erabilera oso egokia dira, bideoak eta argazkiak kalitate onekoak dira, irizpide honetan azpimarratuko nuke jokaldien bideoa non honek oso argi usten duen jokoak dituen funtzionamendu desberdinak. Jokamoldearen egitura, argi eta garbi azaltzen da, arau orokorrak agertuz eta parti bat nola gauzatzen den azalduz. Joko ez zuzena dela aipatu dute, materiala, instalazioaren berezitasunak, tanto kopurua etab. aipatzen dute. Kolaborazio lana dela eta, ikusten da guztiek parte hartu dutela lanean, argazki zein bideoetan agertuz.
ResponderEliminarNota: 9
Lehenik eta behin, aipatu nahiko nuke agerian dagoela informazioa iturri desberdinak baliatuaz lortu dutela; eta horren erakusgarri dugu testuaz gain aurki dezakegun jokamolde honi buruz jakituna den pertsona baten elkarrizketa. Honek aberastasun handia eman dio blogari, baina ez atal zehatz batan soilik; orokorki, datu guztietan ikus baitaiteke oso era zehaztu eta zuzenean eskaini duzuela informazioa.
ResponderEliminarAipaturiko informazio honen antolaketari dagokionez, era egokian ordenatu eta mailakatu duzue. Argi eta ulerkor, baina arin helarazi duzue erakutsi nahi zenutena, puntu guztiak jorratuaz. Jokamoldearen definizioaz gain, instalazioa, materiala, arauak… landu dituzue; bata bestearengandik bereiziaz, baina guztiei behar bezalako garrantzia eta espazioa emanaz. Erraz ulertzeko moduan eta beharrezko informazioa zehatz emanaz, beharrezkoa ez den informaziorik ez duzue testuan gehitu. Atal guztiak paragrafotan bereizita egoteak erraztasuna ematen du irakurtzerakoan, irakurketa batere astuna egin gabe.
Arestian esan bezala, argazkiez gain elkarrizketa ere erabili duzue, IKTren erabileraren adierazle. Gainera, bideoa egileek beraiek egin eta muntatu dute, lana eta denbora eskainiaz. Oso positibo iruditu zait hau, zuen arteko kolaborazioaren adierazle izateaz gain, testukoa bisualki ulertzeko erraztasunak ematen baititu eta oso lagungarria baita. Gainera, argazki ugari ere txertatu dituzte testuan zehar, eta horrek estetikoki itxura erakargarriagoa ematen dio blogari.
Jokamoldearen egiturari dagokionez, aipatu beharreko puntu guztiak landu dituzue, sinple baina behar bezala esplikatuaz. Behin irakurrita argi gelditzen da zein joko mota eta zein jokamolde den beharrezko datu guztiak landu dituzuela uste dut, jokaldirik ezagun bakoitzak zertan datzan garatzea gomendatuko nizuekeen arren.
Azkenik, joko ekintza primeran azaldu dute, dauden aukera eta desberdintasunak adieraziaz eta lagungarriago egiteko bideoak erabiliaz.
Hobetze aldera, arau guztiak azaltzen diren orrialde baterako estekaren bat jar dezakezue eta sakean falta egin ezkero zein ondorio eduki ditzakeen aipatu. Horrez gain, kategoria desberdinak ere jar ditzakezue. Bestela, gainerako datu eta informazio guztia zuzena dela uste dut.
Guztiek elkarrekin eginiko lan bat dela ikus daiteke, eta benetan lan ona iruditu zait. Argia baina osatua, ulerkorra eta irakurtzeko erraza.
KALIFIKAZIOA: 9,00
Maddi Labaka
Blog honetan ikus daiteke lan bikaina egin duzuela txikikeria batzuk alde batera utziz. Sartu eta irakurtzen hasi orduko nabaria da lan txukuna egin dela; izan ere, sarrera txiki baina argia egin duzue, argi utziz zertaz hitz egingo duzuen. Baina lana sakonki aztertuko dut puntuz puntu ongi eta gaizki dagoena adieraziz:
ResponderEliminar1)Datuak iturri ezberdin askotatik hartu dituzue (liburuak, instalazioak … ) eta horrek informazio egokia osatzeko balio du.
2)Lana oso argi eta era ordenatuan egin duzue, erraz ulertzeko moduan; nahiz eta akats batzuk badituen (adibidez: xiloa frontisaren eskuinaldean dagoela ipini duzue idatziz, baina irudian ezkerrean).
3)IKT tresnen erabilera anitza eta egokia da eta gainera, oso argi azaltzen dituzue gauzak bideoetan, baita argazkietan ere.
4)Orokorrean, talde lana dela argi ikusten da; argazki edo bideoetan denak agertu zarete, baina, beharbada, egokiagoa litzateke bideoan denek galderaren bat egitea eta baten bat falta dela sumatu dut.
5)Jokamoldearen egitura zehaztuz, dena aipatu duzuela esan beharra dago eta era txukun eta ordenatuan. Baina txikikeria bat azpimarratu nahi dut: Jokamolde hau era ez zuzenean jokatzen dela esan duzue eta nik aipatu egingo nuke zer den era ez zuzena; hau da, jokamolde hau paretaren aurka egiten dela aipatzearekin nahikoa izango litzateke. Baina ezer ez dakien batek seguruenik ez dakiela zer den era ez zuzeneko jokamolde bat.
6)Azkenik, joko ekintza aipatuko dut. Atal honetan dena adierazi duzue, baina sake-errestoko kokapenak irudian baino ez dituzue jarri eta nik idatzi ere egingo nuke. Baina, bestela, oso ongi dagoela iruditzen zait.
Horrenbestez, nire kalifikazioa 9koa dela adierazten dut.
Nerea Hernandez
Sarrera konkretu eta labur batekin hasi zarete zuen jokamolde honi hasiera emateko. Bestalde, bibliografiari erreparatuz gero, argi eta garbi geratzen zaigu informazio hau guztia bilatzeko hainbat iturri erabili dituzuela; bai interneten bidez , bai liburuen bidez, eta bai bisitatu dituzuen bi instalazioen bidez, zeinetan horietako batetan Mikel Gonzalezi elkarrizketa bat egiteko aukera izan duzuen, baita beste bideo batean jokaldirik ezagunenak bere eskutik ikus ditzagun ere.
ResponderEliminarBlogaren aurkezpena oso ona da, nire ustetan; era antolatuan eta oso txukun eta ordenatuta. Are gehiago, testua zehaztasunez idatzita dago guri oso astuna ez egitearren, eta ulertzeko erraza da, gainera. Grafikoak eta argazki batzuk jarri dituzue argiago egiteko azaltzen duzuena.
Bideoak, argazkiak eta foroak ezarri dituzue IKT tresnen erabileraren adierazle. Hala ere, nire aburuz, argazki eskasia dago. Esate baterako, jokaldietan profesional edo afizionatuen argazki batzuk txertatuko nituzke blogean, Mikel Gonzalez bideoan azaltzen dituen arren. Dena den, zuen bideoak oso egokiak dira eta oso ondo eginak.
Kolaborazio lana ez da batere eztabaidagarria, bideoa osatzeko orduan denak azaltzen baitzarete paper desberdinak eginez; Mikelen laguntzailea kolpeak egiteko orduan, sarrera egiten duena eta Mikeli galderak egiten dietenak.
Azkenik eta bukatzeko, joko ekintza eta jokamoldearen egitura irakurtzerakoan, informazioa zuzena eta zehatza dela iruditu zait. Ordea, nik pertsonalki, zerbait gehiago sartuko nuke informazioa pixka bat gehiago osatzearren. Jokamolde honi buruz jakin beharrekoa irakurtzeko oso ondo datorkio edonori, baina gehigarri baten bat sartuko nuke. Adibidez, kolperik ezagunenak hitzez ere azalduko nituzke, eta ez soilik bideoaren irudiarekin. Bitxikerietan sartu duzuen Mikel Gonzalezi egindako elkarrizketa idatziak asko harritu nau, lan handia egin duzuen adierazlea baita, baina beharbada, gehiegizko lan hori ez zen beharrezkoa bloga osatzeko, oso blog ona geratu baitzaizue hala eta guztiz ere.
Beraz, arestian esandako guztiagatik, 8’5eko nota emango dizuet, trinketean eskuz buruz buru aritzeko informazio guztia zuzena eta ongi azaldua baitago, nahiz eta gauzaren bat sartuko nioke. Baina, oso ondo!
Maitane Gomez Perea
Hasteko ikus daiteke elkarrekin lan egin dutela, laurok argazki batean agertzen baitira elkarrekin.
ResponderEliminarUste dut azpimagarria dela egin duten sarrera izan ere laburra eta zehatza da. Sarrera honekin ondo azaltzen dute zein den haien gaia. Hasteko trinkete baten atalak azaltzen dute. Nire ustez honek ezinbestekoa da trinketea gutxien ezagutzen den pilotalekua baita. Argazkiak ondo adierzten dute atal gutiak ere.
Ondoren nola egiten den sakea azaltzen dute eta sakeari buruzko informazio gehigarria ematen dute. Trinketean jokatzeko behar diren araudiak aurkezten dizkigute bitxikeri guztiekin, gainera arauak zenbatzen dituzte irakurketa errazteko. Erabiltzen den materiala azaltzen dute argazkiekin eta guztiz.
Gero joko ekintza deskribatzen dute eta gehien erabiltzen diren jokaldiak aiptzen dituzte. Beraiek agertzen dira jokaldiak egiten argazki batzuetan eta pilotari bezala daude jantziak gainera.
Ikusten da hainbat informazio iturri interesgarrik erabili dituztela.
Nico,Jon,Leire eta Arrateren bloga ikusita uste dut lan mardula egin dutela eta 9,5 merezi dutela.
Ander Hermosa
Bibliografiak erakusten duen bezala,datuak jasotzeko iturriak ezberdinak eta ugariak izan dira,eta gainera elkarrikezta bat egin dute.Horrez gain,instalazioak ere bisitatu dituzte,argazkiek erakusten duten bezala.
ResponderEliminarTestua ondo banatuta dago atal desberdinetan,eta honek irakurketa pisutsua izan ez dadin laguntzen du.Idatzitakoa modu argi eta ulergarri batean egin dute,eta informazio aldetik kantitate egokia iruditu zait.
IKT-tresnen erabilera nabaria izan da,haiek grabatutako bideoak daude,eta baita argazkiak ere,eta oso baliagarriak iruditu zaizkit testuan azaldutakoa hobeto ulertzeko.Gainera,bideo eta argazkiek erakusten dute kolaborazio lan baten aurrean gaudela,partaide guztiak azaltzen baitira bertan.
Joko egiturari dagokionez,orokorrean nahiko ondo azalduta daude jorratu beharreko puntuak,baina lana hobetze aldera akats eta hutsune batzuk aipatuko nituzke.Batetik,joko ez zuzena dela esan dute,baina hau zer den azaltzea gomendatuko nieke.Bestetik,faltan bota ditut sake eta errestoan ohiko sakeak zein diren aipatzea eta tantoak lortzeko modu guztiak zein diren azaltzea.Azkenik,akats txiki bat dago instalazioa azaltzeko erabilitako irudian.Izan ere,testuan ondo azalduta dagoen arren,irudian xiloaren kokapena ez da egokia.Hala ere,esan behar dut oso lagungarria egin zaidala gezien bidezko irudi hau,instalazioaren irudi askoz argiago bat izateko baliagarria egin baitzait.
Joko ekintzaren arloan,aipatuko nuke oso aproposa iruditu zaidala Mikel Gonzalezek kolpe desberdinak erakusten dituen bideoa.Hala ere,blogean,jokaldirik ezagunenak izeneko arloan,jokaldi kopuru handi bat daude adierazita,eta hauen azalpen bat mesedegarria izango litzatekela uste dut,jokaldiaren izena soilik irakurrita ez baita erraza zein jokaldi mota izan daitekeen pentsatzea.
Bukatzeko, zuzenketa bat egin nahiko nuke,bloga hobetzeko asmoarekin.Akats nabarmen bat topatu dut trinkete diziplinari lotutako arauak izeneko arloan.Izan ere eskuz trinketean EZ dago falta erdia den kasurik,eta uste dut paletaren arauekin nahastu dutela arau hau.
Laburbilduz,zuzentzea beharrezkoa duten akats batzuk dituen arren,lan interesgarri baten aurrean gaudela uste dut,eta jokamolde honen berezitasunak ulertzeko baliagarria dela pentsatzen dut.
KALIFIKAZIOA: 7.75
Jon Leonet
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira, bai liburu, elkarrizketa, interneta...
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasuna. Sarrera batez hasten da eta horrek hasiera ematen dio ondoren datorren informazioari. Gerora dena oso txukun agertzen da.
IKT tresnen erabilera. Argazkiak erabili dituzte, biata grafikoak ere.
Kolaborazio lana. Ikusten da denen kolaborazioa egon dela, bai argazkietan baita bideoetan ere. Oso ideia ona iruditu zait zuen argazkiak azaltzea bertan, baina nik argazki gehiago jarriko nituzke informazioa errazago ulertzeko.
Jokamoldearen egitura zehaztu. Joko mota, duelu edo norgehiagoka mota ere azaltzen da, baita erabiltzen diren materialak etb. Ere esan dezaket oso azalpen garbia egin duzuela instalazio mota eta beronen ezaugarriei buruz
Joko ekintza deskribatu. Azaltzen du ze joko mota den eta nola jokatzen den ere. Baina nire ustez argazki gutxiegi daude jokamoldea ulertzeko. Gerora ere azaltzen da nola egiten den sakea eta gerora datozen egoerak.
Hau dena esanda, 8koa ipiniko dizuet, guaza batzuk falta direlako nere ustetan (argazkiak, gehigarri batzuk…), baina ala eta guztiz ere, informazio nahikoa dago jokamoldea ulertzeko; gauza askorik ez da azaltzen baina esaten dena zuzenan jokoarekin lotzen da eta horregatik jokoa ulertzeko ezinbesteko gauzak azaltzen dira.
Iratxe Astigarraga
Lan hau oso interesgarria iruditu zait, esku pilotako jokamoldeei buruz hitz egiten dugunean, frontoian jokatzen diren horietan bakarrik pentsatzera ohituta gaudelako, eta jokamolde berriak ezagutzea ongi dagoelako.
ResponderEliminarHsteko, ikusten da hainbat informazio iturri erabili dituztela lana egiteko ( web orrialdeak, Mikel Gonzalezi eginiko elkarrizketa) eta hauek emandako informazioa ulergarriago egiteko egin duten ITK tresnen erabilera egokia izan dela. Testua oso argi idatzita dago, orden bat jarraitzen du, eta ez da gehiegi luzatzen. Pilotalekua deskribatzeko erabilitako irudiak oso ongi azaltzen ditu trinketeko elementu guztiak. Bestalde, talde lanean aritu direla bistakoa da, bideoan eta argazkietan taldeko partaide ezberdinak agertzen baitira.
Jokoaren egiturari dagokionez, elementu guztiak aipatu dituztela esan beharra dago: joko ez zuzena dela, 1:1 jokatzen dela...
Azkenik, joko ekintzaren inguruan esan dezaket,gehiena ongi azalduta dagoen arren, gehien erabiltzen diren kolpeak aipatu besterik ez direla egiten, eta agian kolpe hauek nolakoak diren azaltzea ongi legokeela.
NOTA: 8.5
Komentario konstruktibo hau hasteko, ebaluazio kriterioen ordena jarraituko dut. Hasteko,informazio ituri ezberdinak erabili dituztela esan daiteke, bai internetetik ateratako infomazioa, bai liburuetatik baita jokalari bati egin dioten elkarrizketatik. Baina bibliografia jartzea falta zaiela uste dut, argiago geratzeko informazioa nondik atera duten.
ResponderEliminarArgitasunari dagokionez, ahiko blog argia eta ordenatua dela esan daiteke. Instalazioaren azalpena hasieran jartzea oso ongi iruditu zait, izan ere, instalazioa da jokamolde honen gauzarik bitxiena beste jokamoldeekin konparatuz.
ITK tresnen erabilera: Argazkiak eta bideoak asko laguntzen dute kolpe eta jokaldiak ulertzeko, eta oso argi geratzen dira. Eta trinketearen argazkia ere oso baliogarria da hau nolakoa den argi ikusteko.
Jokoaren estrukturari dagokionez, joko ez-zuzena dela azaltzea falta da nire ustez, bestearengatik ondo dago: buruz-buruko jokoa dela aipatu dute; instalazioa oso ongi deskribatu dute; materiala ere aipatu egin dute, baita argazki batekin ere, eta honekiko erlazioa ere azaldu dute. Sake errestoan jokalarien kokapena ez da argi geratzen, eta tantua galdu eta irabazteko erak azaltzea falta zaie.
Jokoaren akzioari buruz, ongi azalduta dagoela esan daiteke, kolpeak argazkiekin eta jokaldiak bideoarekin, baina hauek azaltzea edo zertarako erabili ohi diren aipatzea faltan bota dut.
NOTA: 7,75
XABIER PÉREZ
Blog hau oso interesgarria irudituz zait; batetik, jokamoldea berez gustuko dudalako, eta bestetik, informazioa oso ondo azaldua dagoelako.
ResponderEliminarBloga oso luzea ez izan arren, jokamoldea oso ondo dago azalduta, eta ziur nago, joko honi buruz ezer ez dakien pertsona bat jokoa ulertzeko gai izango litzatekeela bloga irakurri ostean. Informazioaren antolatuta zuzena da.
Irudiak oso lagungarriak dira, eta, nire ustez, aipagarria da taldekideen argazkiak jarri izana. Honek talde lana egon dela adierazten du, eta profesionalen argazkiak erabili beharrean, haiek agertzen dira argazkietan kolpe espezifikoak azaltzerako orduan (gantxoa, sotamanoa...).
Bibliografiari buruz hitzegiterakoan, nabaria da informazio asko bildu dutela, toki ezberdinetatik jasoa. Gainera, bideo asko eta oso lagungarriak jarri dituzte bigarren atalean (aipagarria Mikel Gonzalezi, Usansolon, egindako elkarrizketa)
Nire ustez, talde honek, lan oso ona egin du eta 8,5 bat merezi dute.
Asier Irastorza
Blog hau oso txukuna dago. Orokorrean aipatu beharreko guztia aipatzen da eta asko gustatu zait. Hasteko, erabilitako informazio iturri ugari daude, baita estekak ere, horrekin ziurtatu dezakegu erabilitako informazioa fidagarria dela.
ResponderEliminarIa bukaeran oso ondo landutako elkarrizketa bat aurkitu dezakegu esteka baten bidez. Elkarrizketa horren bidez hobeto ulertzen da jokamoldea eta oso lagungarria da. Instalazioetan egon direla ikusi dezakegu argazki batzuen bidez, non partaide guztiak agertzen diren.
Blog-aren antolaketa oso ondo dago, puntuz puntu ideia guztiak azaltzen dira osotasunez eta ondo antolatuak, beraz aurkezpena egokia da.
IKT tresnak behar bezala erabili dituzte. Hasieran agertzen den argazkia oso originala da eta beherago agertzen direnak partaideekin kolpe desberdinak egiten ere. Badira beste hainbat argazki ere, trinketearena adibidez nahiko handia da eta itsatsitako gezi guztiekin modu argi batean ikusi dezakegu zeintzuk diren trinketearen atalak.
Beste zati aipagarri bat, trinketearen arauak azaltzen den zatia. Oso ulergarria da eta asko gustatu zait.
Bukatzeko, laguntzeko asmoarekin bi hobekuntza egingo nituzke. Alde batetik tantoa irabazteko zer egin behar den aipatu eta bestetik jokaldi mota bakoitzean gehiago sakondu.
Beste guztia asko gustatu zait eta lan bikaina egin dutela esango nuke.
Nota: 9
Odei Fraile Urra
Hasteko lan ona egin duzuela esan beharra dut, talde lan ona. Datu ugari bildu duzue, informazio interesgarria azalduz. Honek erakusten du liburuetan zein interneten bilatu duzuela, mugitu zaretela adieraziz.
ResponderEliminarAurkezpena ere gustatu zait argia eta irakurterreza delako. Bloga ondo estrukturatua dago.
Ikt-ren erabilpenari dagokionez ere gustura geratu nahiz. Argazkiak sartu dituzue eta baita beste irudi eta bideoak ere. Baina argazkiena gustatu zait bereziki. Kolpeak zuek azaldu dituzu, pelotari paperean sartuz eta horrek ukitu berezia ematen dio.
Bertan garbi geratzen da denok kolaboratu duzuela eta talde lanean aritu zaretela.
Jokoko araudia ere ondo azaldu duzue zer egin eta zer ez egin daitekeen azalduz. Instaloazioaren ezaugarriak ere ondo aipatu dituzue hasieran. Kolpe motak ere ugariak direla azaldu duzue baina eskematikoegi dagoela iruditu zait.
Ala eta guztiz ere lan txukuna delako 8,5 ematen dizuet.
ESKUZ 1:1 T
ResponderEliminarEsan beharra dago, blog hau oso esanguratsua eta argia dela. Lehenik eta behin, oso egokia iruditu zait erabili duten informazioa eta gehiago nola antolatu duten, begi bistakoa da informazio hau iturri desberdinetatik hartutakoa dela. Jokamolde hau ezagutzen ez duen pertsona batentzat oso ondo dago esplikatuta, labur eta zehatz. azalpen horiekin batera, irudi batzuk ere sartu dituzte eta gehien gustatu zaidana, taldekideak zuriz jantzita ikustea izan da, kolpe desberdinak beraiek esplikatzen. Hortaz aparte, pilotari batekin geratu dira guri azalpen gehiago eskaintzeko eta lana borobiltzeko.
Nik uste dut lan hau oso ona izan dela eta denbora asko eskaini diotela beraz nik 9 ematen diot lan honi.
Mikel Aristi
Lehenik eta behin esan behar dut irakurtzen hasi aurretik blog-aren diseinu txukun eta originalaz ohartu naizela, materian sartzeko bultzadatxo bat ematen duena, zuen onurarako.
ResponderEliminarBehin zuen jokamoldean murgildurik zuen sarrera bikaina dela argi dago; trinketea era zuzenan deskribatu duzue eta argazkiarena seinalatuz zer den zer oso egokia iruditu zait instalazioa ezagutzen ez duen batek erabat ulertu ahal izateko.
Gainontzekoari erreferentzia eginez informazioa ondo antolatuta dago eta ulergarritasun aldetik ez du inolako arazorik, arauak argi eta garbi daude, kolpe motei argazkia batu dizkiezue eta bukatzeko zenbait jokaldi zerrendatu dituzue bideo batekin batera. Bideoaz gain jokaldiei buruzko informazio gehiago bota dut faltan baino besterik ez.
Orokorrean lan aparta iruditu zait eta agerian dago lan asko egin dutela. 8 bat ematen diot lan honi
Martin Lopez