Atari honetan trinketean eskuz jokatzearen jokamoldearekin zerikusia duten bitxikeriak topatuko dituzue.
- Trinketearen inguruan zerbait gehiago jakiteko asmoarekin, hemen duzue Abadiñoko Tornosoloko trinketean Mikel Gonzalezi egindako elkarrizketa.
- Hona hemen, pilotak zerez osatuta dauden azaltzen duen bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=v7254Lb_kfw
- Esku Pilotako takoak ipintzeko metodoa:http://www.youtube.com/watch?v=39S_R6SFnII
- Datuak jasotzeko iturri ezberdinak:
Liburuak:
(Bringas Diez, M.
(2002). Pilota: trinketak eraikitzeko teknika eta kirol irizpideak.
Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Internet:
Euskadiko euskal pilota federakuntzako araudia
Youtube-ko hainbat bideo.
Youtube-ko hainbat bideo.
Bisitatutako Instalazioak:
Gasteizeko trinketea.
Abadiñoko trinketea.
Elkarrizketa: Mikel Gonzalezeri, Abadiñon, 2012ko Azaroaren 22an
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue, bai argazkiak, bideoak, interneta...
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasuna. Sarrera batez hasten da eta horrek hasiera ematen dio ondoren datorren informazioari. Gerora dena oso txukun agertzen da.
IKT tresnen erabilera. Argazkiak erabili dituzte, biata grafikoak ere.
Kolaborazio lana. Ikusten da denen kolaborazioa egon dela, bai argazkietan baita bideoetan ere. Oso ideia ona iruditu zait zuen argazkiak azaltzea bertan, baina nik argazki gehiago jarriko nituzke informazioa errazago ulertzeko.
Jokamoldearen egitura zehaztu. Joko mota, duelu edo norgehiagoka mota ere azaltzen da, baita erabiltzen diren materialak etb. Ere esan dezaket oso azalpen garbia egin duzuela instalazio mota eta beronen ezaugarriei buruz.
Joko ekintza deskribatu. Azaltzen duzue ze joko mota den eta nola jokatzen den ere. Baina nire ustez argazki gutxiegi daude jokamoldea ulertzeko. Gerora ere azaltzen da nola egiten den sakea eta gerora datozen egoerak.
Hau dena esanda, 8koa ipiniko dizuet, guaza batzuk falta direlako nere ustetan (argazkiak, gehigarri batzuk…), baina ala eta guztiz ere, informazio nahikoa dago jokamoldea ulertzeko; gauza askorik ez da azaltzen baina esaten dena zuzenan jokoarekin lotzen da eta horregatik jokoa ulertzeko ezinbesteko gauzak azaltzen dira.
Iratxe Astigarraga